XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jon Sarasua da, eta inolako ezpairik gabe gainera, Urteko Pertsonaia, kontsultatu ditugun emakume bertsozaleen ustez.
Ranking horretan eta sekulako aldearekin Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikano datoz ondoren enpate batekin eta Murua, Euzkitze, Imanol Lazkano, Madalen Lujanbio, Manolo Arozena, Lopategi, Irineo Ajuriak eramaten dituzte gainerantzeko portzentaiak.
Hasiera batean eta gisako lanotan dugun esperientzia faltagatik edo, galdera nahikoa iluna planteatu genuen, momentuko bertsolari ezagunen artean zein zatekeen Gizon Ideala galdetuz.
Galdera hori mantendu genuen bitartean, erantzunak askoz ere zabalagoak ziren.
Egaña eta Sarasua zihoazen irabazle gisa elkarren parean eta Lazkano, Lopategi, Manolo Arozena eta beste hainbat agertzen ziren
Alabaina, emakume askok, galdera erantzun gabe uzten zutela ikusirik, askoz ere neutralagoa den Urteko Pertsonaiara pasatu ginen eta Sarasuak hartu zuen abantaila, Peñagarikano eta Egaña bigarren postuan enpataturik utziz.
Akats hau izan da inkesta sinple eta topiko hau burutzerakoan egin dugun nabarmenena eta agertu beharra zegoen.
Hasierako galderari erantzunez, gizon ideal baten deskribapena egin zuen emakume batek eta horrelako gizonik ez zuela aurkitzen, esaten zuen, ez bertsolarien artean eta ez bertsolari ez zirenen artean ere.
Fase horretan nahiz gero gazteen artean du Sarasuak kartelik onena.
Galderak telefonoz eman eta bizpahiru egun uzten genizkien erantzuteko eta oso korrientea izan da amak alabarekin edo bizpahiru ahizpak elkarrekin eztabaidatu ondoren erantzutea.
Izena ez baizik adina eskatzen genien erantzuleei eta datu horren arabera jakin dugu Jon Sarasuak gazteen artean dituela inkondizional gehienak.
Behin baino gehiagotan komentatu zuen ama batek erantzutean,
Hasierako
Zergatiak eskatzean, batzuk oso zehatzak izan dira.
Batek
Hasierako zabaltasun hau, ordea, erabat murriztu zen, galdera Urteko Pertsonaia aukeratzera zuzendu genuenean eta horretan Jon Sarasuak izan ditu abantail guztiak,
Horrek behin eta berriro gauza bat erakutsi du, emakume bertsozaleak gutxienez, oso irizpide zabalekoak direla bertsolarien protesta eta jestuak interpretatzeko orduan.
Eta hemen ere emakume bertsozaleek gusto oso zabala dutela frogatu zuten.
Jon Sarasua eta Andoni Egaña kontsideratzen dituzte fisiko aldetik atraktiboenak edo itxurazkoenak.
Biek enpate egin dute, arrazoiak ematerakoan Sarasuarekin askoz zehatzagoak badira ere.